Plan Estrategikoaren diagnostikoaren aurre emaitzak

Lehen fasean, Sakanako Behatoki Sozioekonomikoan adostutako aditu eta aritu talde bat osatu ondoren, arlo estrategiko bakoitzaren inguruko hausnarketa prozesua abian jarri da. Aurrez adostutako sektore bakoitzaren inguruko txosten bat aurkeztu zaie lantaldeetako partaideei, bere helburua diagnostiko sakon bat izatea baino, eztabaidarako dokumentu bat izatea delarik.

Diagnostikoan oinarriturik, lantaldeetako partaideek AMIA izeneko teknikaren bidez, sektore estrategiko horren inguruan Sakanak eskualde bezala dituen Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak eta Ahuleziak aztertu dituzte.

Kontuan izan, hemen aurkezten den AMIA lehen zirriborroa dela, eta herritar guztien ekarpenak hartzea duela helburu. Ekarpenak egin aurretik, AMIA analisia ren inguruko azalpen hau irakurtzea gomendatzen dizuegu. Horrez gain, kontuan izan lehen fase honetan sektore bakoitzaren diagnostikoa osatzea dela helburua, egoera jakinen aurrean hartu beharreko neurri eta proposamenak hurrengo faseetan zehaztuko direlarik.

Zure ekarpenak helarazteko  garapena@sakana-mank.com helbidera mezu elektroniko bidali. 

Animo eta parte hartu!

INDUSTRIA ETA ZERBITZUAK

ENERGIA

TURISMOA

LEHEN SEKTOREA ETA ELIKADURA

Plan Estrategikoa aurrera eramateko lanek,Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez,  ’LGENF’ Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioa jaso dute.

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Facebook

Twitter