ZEIN DA SAKANARAKO ZURE PROPOSAMENA?

Gaur egun Sakanan pairatzen dugun, langabezi tasa altuaren eta krisi egoera honen aurrean Sakanak modu aktibo batean erantzuteko hautua egin du azken urte hontan. Horretarako, eskualde mailako hausnarketa prozesu bat abian jartzea adostu zen, eskualdeko eragileen arteko elkarlana aktibatu eta ekimen berriak adostea helburu izanik. Prozesu horren emaitza,  sakanaren etorkizuna lantzeko bide orria, Sakana2020 Plan Estrategikoan adostuko da.

PES_EU

2013ko udaberrian abian jarritako prozesua bere bukaerara iristen ari da. Eskualdeko eragile sozioekonomikoen partehartzearekin (talde politiko, sindikatu, enpresari, garapen agentziak,….)  Sakana2020 Plan Estrategikoaren baitan lau lan ildo estrategiko eta horien inguruko proposamenak garatzeko lantaldeak osatzea adostu  zen.  Eskualdeko aditu eta arituez osatutako taldeek egoeraren diagnosia egin dute lehen fase batean.

Diagnosi honetatik abiatuta, iraunkortasunean (gizartea, ekonomia, ingurumena) oinarrituriko  lanpostuak sortzeko baldintzak lortzea erraztuko diguten ekimen, tresna eta baliabideak zehazteari ekin diote lantaldeek. Bigarren fase hontako emaitza, lan ildo bakoitzerako etorkizunerako apustu eta ekimen zehatzen proposamena izango da.

Datozen asteotan, proposamen hauek gizarteratzeri ekingo diogu. Sakandarrok ekarpenak egin eta denon artean etorkizuneko Sakana osatzeko aukera dugu. Etorkizuna denon artean eraikitzeko zure partehartzea behar dugu!

Lantaldeek proposaturiko ekintza zehatzak HEMEN dituzue ikusgai. Egiozu zure ekarpena Sakanaren etorkizunari!

Plan Estrategikoa aurrera eramateko lanek,Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez,  ’LGENF’ Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Nafarroako Gobernuaren finantzazioa jaso dute.

FacebookTwitterGoogle+Compartir

Facebook

Twitter