eu | es

Jardunaldia. Etxebizitza kooperatibo ereduak sortzen

Jardunaldia. Etxebizitza kooperatibo ereduak sortzen
2022ko abenduaren 23, ostirala

Nafarroako landagune askotan bezala, berezko etxebizitza eskaintza murritzari etxebizitza tradizionalen tamaina handiagatik eskaintza handitzeko arazoa gehitzen zaio. Hori horrela, etxebizitza kooperatiboen ereduak arazo honi irtenbide egoki bat emateko aukera izan daitezkeela ebatsita, Sakanan etxebizitza kooperatibo ereduak ezagutarazteko jardunaldia ospatu da.

Jardunaldiaren helburua erabilera lagapeneko eredu kooperatiboak bereziki, ematen dituen aukerak aztertzea. Horren barnean: eraikuntza berrikoak, publikoaren lagapenean oinarritutakoak, berrerabilerako kasuak… Gaiari buruz sakontzeko, ereduaren kasu eta tipologia ezberdinetara nola moldatzen den ezagutzeko erreferentziako pertsonak izan dira beraien esperientziak azaltzen.

Jardunaldiari hasera emateko, Oihana Olaberria (Arakilgo alkatea) eta Amagoia Beteluk (Uharte Arakilgo zinegotzia) ekimenaren zergatia eta Mankomunitateko Etxebizitza lantaldearen jarduna azaldu dute eta Nafarroako Gobernuko proiektu estrategikoetako saileko arduradun Ruben Goņik horrelako ekimenek duten garrantzia aipatu du.

Eredua gehien hedatzen ari den lekua, guretik gertu, Katalunia da, horregatik aitzindari izandako La Borda ekimena eta ereduaren sustapenerako La Dinamo fundazioko Hernan Cordoba-k bertako esperientzia azaldu du.

Jarraian, Euskal Herrian eredu honen inguruan hainbat proiektu bidelagundu dituen Arianne Kareagak azken urteetan izandako esperientziak azaldu ditu

Esperientzia guzti horiek aurrera ateratzeko orduan finantziazioa arlo garrantzitsua izanik, Koop57 EHko Jone Otxoak, erakunde honek lagundutako proiektuak eta finantziazio aukerak azaldu ditu.

Azkenik, landa eremuko alokairuko etxebizitza publikoen eredu bezala, gazteei arrakastaz bideratutako eta finantziazio publiko-kooperatiboarekin eraikitako Zeraingo gazteentzako etxebizitzen proiektua sakontasunean ezagutzeko aukera izan da.

Jardunaldia hau Sakanako Mankomunitateko etxebizitza lantaldeak eta Nafarroako proiektu estrategikoetako sailak antolatu dute Sakanako Garapen Agentziaren laguntzarekin, eta Arakil, Uharte Arakil eta Ziordiko udalen babesarekin.

Ikus jardunaldiaren bideoa

Bilatzailea