eu | es

DINABIDE

Helburuak:

Sakanako Eraldaketa Digitala sustatzea.

Parte hartzaileak:

Sakanako Garapen Agentzia, Irurtzungo Udala eta Sakanako Enpresarien Elkartea. Nafarroako beste entitate batzuk eskaintzen dituzten zerbitzuak ere izango ditu lagun, esaterako: Nafar Lansare (SNE), Sakanako Lanbide Heziketa Institutu Integratu Politeknikoa (SAKANA LH IIP), Nafarroako Industria Fundazioa (FIN), Nafarroako Industria Elkartea (AIN), Cederna Garalur, CEIN, Sodena, Naitec, etab.

Deskribapena:

Irurtzungo, Inasa-ko bulego zaharretan enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko helburuarekin kokaturiko kolaborazio esparrua. DINABIDE honako 3 elementu hauez osatua dago.

  1. Teknologia Gaitzearekin erlazioa duten proiektuak dituzten enpresa txiki, ekintzaileak eta autonomoak sarbidea izango duten Ko-working espazio bat.
  2. Teknologia: Fabrikazio eransgarrirako makinak, robotak, errealitatea handitua…azken finean, enpresak eta bestelako erabiltzaileak formatu eta proiektuak garatu ditzaketen teknologia 4.0. horiek izango ditugu.
  3. Eraldaketa Digitalari ekin nahi dioten Sakanako Enpresa Sarea.

Bisita ezazu DINABIDEko Web orria

Egoera:

Hasiberria.

Emaitzak:

Eraldaketa Digitalera bideraturiko ezagutza, ekintzailetza eta esperientzia komunitatea garatzea.

 

Dinabide Coworkingaren araubidea

Erabilera Eskaera Coworking Dinabide

Triptikoa

 

DINABIDE

Bilatzailea