eu | es

Gabonetako saskiak

Helburua:
Proiektu honen helburua Gabonetan Sakanako produktuz beteriko saskiak egitea eta etxeetara zabaltzea da, gabonetan ere bertako produktuak eta elikadura sostengarria balorean jartzeko. Aurten FP zentruko ikasleekin elkarlanean egin izan da, helburu zehatz hauekin:

  • Ikasleak tokiko elikaduraren garrantziaz jabetzea
  • Nekazaritza eta abeltzaintza sostengarriak ezagutzea
  • Sakanako ekoizleekin harremanak sortzeko

Deskribapena:
Altsasuko Lan Heziketa zentruko Merkatal Zerbitzuetako Erdi Mailako Tituluko ikasleekin batera, irakasleen laguntzaz, Sakana Garapen Agentziak eta Belardik elkarlan proiektu bat abiatu dugu. Proiektu pedagogiko hontan ikasleak dira Saskien diseinua, prezioa, marketing estrategia eta logistikaren antolaketa egiten dituztenak. Beraz, prozesu hortan, ikasten ari diren asignaturen edukiak praktikan jartzen dituzte eta, era berean, Sakanako lehen sektorearekin harreman zuzena egiten dute. Ardi ustiategi bat bisitatzeko aukera ere izan zuten.

Egoera:
Egina

Emaitzak:
2018ko eguberritan 100 saski banatu ziren.

Gabonetako saskiak

Bilatzailea