eu | es

Industria

Sakanako Plan Estrategikoaren barruan, Industria eskualdeko garapen eta etorkizunerako arlo nagusi eta estrategikoetako bat da. Industriak eskualdeko jarduera ekonomikoaren % 85 baino gehiago hartzen du, eta, ondorioz, enpleguaren sostengua da Sakanarentzat.

Sakanako Garapen Agentziaren helburu nagusia enpresen lehiakortasuna garatzea eta hobetzea da, eta ardatz estrategiko hauek lantzen ditu:

  • Industria jarduerarako prestatutako pertsonen kopuru nahikoa izatea.
  • Enpresa kopurua egonkortzea.
  • Sakana berrikuntzan erreferentziazko lurralde gisa konfiguratzea eta ikusaraztea.
  • Industria sarea Sakanako gizarte erantzukizunarekin konprometitzea.
  • Industria sarea Sakanako lurralde erantzukizunarekin konprometitzea.

Sakana 2027 plan estrategikoan, Sakanako Garapen Agentzia Industria lantaldearen idazkaritza teknikoaz arduratzen da. Kontaktua: oarregi@sakanagaratzen.com

 

Albiste erlazionatuak

Bilatzailea