Sakanako Komertzioaren Azterketa

Sakanako Garapen Agentziatik Sakanako komertzioaren eskaintza aztertu nahi dugu, etorkizunean ekimen desberdiñak zehazten lagunduko duena. Azterketa honen helburu nagusia Sakanako analisi komertziala egitea da, hau da, eskaintzaren azterketa sakona.

Azterketa honen faseak honako hauek izango dira:

  • Dagoeneko badauden datu estatistikoak bildu.
  • Sakanako komertzioari buruzko informazioa bildu inkesta bidez
  • Datu eta informazio hori zonaldeko komertzioekin kontrastatu, horretarako espazio bat sortuz.

Ikerketa lan hau  Ikei Research & Consultancy enpresak egingo du eta hurrengo egunetan telefono bidez galdetegia egingo dute infomazioa jasotzearren.

Informazio gehiago  948 11 73 44 telefonoan edo info@sakanagaratzen.com helbidean.