Gaur, Sakanako Garapen Agentziak Plan Estrategikoren baitan jasotzen zen, Sakanako Gazteek STEM arlo eta eskualdeko Lanbideei buruz duten ikuspegiari buruzko DIAGNOSI MEMORIA zabal baten AURKEZPENA ospatu da Altasuko Iortia Kultur Etxean.
Lanketa eta aurkezpen honetan Elhuyar-en aholkularitza eta lanketaren laguntza izan dugu eta bertan eskualdeko gazteek zientziarekin, matematikarekin, ingeniaritzarekin eta teknologiarekin lotutako ikasketei buruz duten pertzepzioa ikusi ahal izan dugu, baita Sakanako industriari buruz duten ikuspuntua ere. Genero-berdintasunaren gaia ere landu eta aipatu da, izan ere, azterketa hau egiterako garaian giltzarrietako bat da, beraz ezinbestekoa lan-mundua eta gure gazteak konektatzeko.
Lan guzti honetarako Sakanako Mankomunitate, Berdintasun Teknikari, Nemósine AV bideogintza enpresa, Nafarroako Gobernu eta bereziki, Sakanako Ikastetxeetako zuzendari, orientatzaile, irakasle tutore eta ikasleekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa izan da.
Honen adibide diagnosiari buruzko ondorio nagusiak eta testigantzak biltzen dituen BIDEO ERREPORTAJE hau. Datozen urteetan lan ildo hau jorratzen jarraituko dugu.