Sakanako Biziberritze Industrialaren Mahaia Dinabiden bildu da, eskualdeko industriaren etorkizunerako ekintza plana zehazteko prozesuaren bigarren faseari hasiera emateko. Lan fase berri honetan, aurretik egindako diagnostikotik abiatuta, datozen urteetarako jarduera-ildoak adosteko lana egingo da.
Sakanako ekonomia sozialeko enpresek 1.000 langile baino gehiago enplegatzen dituzte eta 250 milioi eurotik gorako fakturazioa dute. Datu horiek Ekonomia Sozialaren lehen Mahaian aurkeztu ziren, sektoreak eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialean duen garrantzia azpimarratuz eta etorkizuneko lankidetza-ildoak sendotzeko asmoz.
ICONIC proiektuaren bigarren topaketan izan gara, Eslovenian. Bertan, mugikortasun iraunkorreko esperientziak eta praktika onak aurkeztu ditugu.