eu | es

2020 Plan Estrategikoa

Sakanako Plan Estrategikoa (aurrerantzean SPE), Sakana eskualdeko erakundeek, eragile sozio-ekonomikoek, pertsona adituek eta gizarte osoak parte hartu duen hausnarketa-prozesu baten emaitza da

2020 urterarte Sakanan landu beharreko arlo estrategikoetako jarduera-lerroak eta ekintzak zehazten dira SPEan. Egindako ekintzen ebaluazioak eta esperientziaren bidez eskuratutako ezagutzak aldizkako gogoeta bat sortu behar dute, SPEa malgutasunez egokitu ahal izateko, bai eremu estrategiko berriak erantsiz, bai jarduera-ildoak aldatuz.

SPEaren inplementazioak hainbat baldintza bete behar ditu: tokiko, eskualdeko eta foru erakundeen inplikazioa; baliabide ekonomiko eta giza baliabideak; bere inguruan eragile sozioekonomikoak lerrokatzea; indar endogenoak aktibatzea eta indartzea;  eragile ezberdinei eta gizarteari irekitako gobernantza eredua; eta denaren erdian alderdi horiek guztiak modu eraginkorrean dinamizatu eta SPEean markatutako ekintzak eraginkortasunez dinamizatuko dituen talde eragilea.

Gobernantzaren artikulazioa edo eredua SPE ezartzera eta aurretik adierazitako baldintzak sortzera bideratuta dago. Gobernantzaren eredua ondorengo irizpide hauen arabera arautu behar da: erakundeen babesa, parte-hartze handia, adostasunen bilaketa, operatibitate eta eraginkortasuna, eta aldizkako ebaluazioa-gogoeta-egokitzeak.

Bilatzailea