eu | es

2022ko Sakana sarien hautagaiak bozkatzeko unea

Hauek dira Sakana sarien III. deialdian herritarrek proposaturiko hautagaitzak eta azaroaren 8ra arte bozkatzeko aukera izango da.



propuesta 1 - Aiaupenanik Euskera Taldie

AIAUPENANIK EUSKERA TALDIE

Tipologia: Euskara taldea

Aiaupenanik Euskera Taldie, gutxi gorabehera, duela hiru hamarkada sortu zen. Herrian euskararen erabilera sustatzeko asmoz adin desberdineko lakuntzar taldetxo bat elkartu zen. Zoritxarrez duela 18 urte taldea desagertu zen arren, herrian euskararen inguruan lanean aritu den taldetxo batek ekintza konkretuak egiten jarraitu du: korrikaren antolaketa, euskararen eguna, euskaraldia, etab.

2021 urtean herritar talde batek kezka antzekoa agertu zuen: herriko euskalkiaren erabilera urria. Ondorioz, jende taldetxo bat elkartu eta 2021-2022 urteetan martxan jarri eta hainbat ekimen egin dira. Horien adierazgarri dira mintza praktika saioak (adin ezberdineko jendeak talde txikitan elkartu eta euskalkia dakitenek ez dakitenei erakutsi, generazio arteko elkartzea emanez, herriko istoriak ezagutu…) eta herriko dermio eta etxeen izenen hitzaldiak, besteak beste.

Denbora guzti honetan, helburuak berdina izaten jarraitzen du: Lakuntzako euskara sustatzea. Horrekin batera, herri-nortasuna indartu eta Lakuntzako kultura eta historia aztertzen jarraitu nahi genuke.

Momentu honetan, Aiaupenanik taldea formalki osatzeko bidea hartu dugu, euskalkiaren inguruan dabilen lan taldea eta euskararen inguruan dabilena elkartuz eta bakarra osatuz. Talde irekia da eta edozein pertsona ongi etorria izango da.

Erreferentziak:


propuesta 2 - Ziordi Running

ZIORDI RUNNING

Tipologia: Kirol proiektua eta solidarioa

2014an, "Ziordia running” izeneko herri lasterketa herri bereko 4 lagunek antolatu eta bultzatu zuten. Harrezkero, gero eta ospe handiagoa hartu du lasterketak Espainiako estatuan, eta 500 lagun inguruk parte hartu dute.

Jarduera solidario ezberdinen artean, lasterketan izena emateko elikagaiak biltzea izan da, Paris 365 jantoki eta biltegi solidariorako 1.500 kilo elikagai bilduz.

Informazio gehiago: https://ziordirunningtaldea.wixsite.com/ziordirunning

Erreferentziak:


propuesta 3 - Lakuntzako udaleko jai inklusiboak

LAKUNTZAKO UDALEKO JAI INKLUSIBOAK

Tipologia: Udal politika publikoa 2022ko festetean Lakuntzako udalak ANFAS elkartearekin batera, herriko festak inklusiboak izateko proiektu berezia jarri du martxan. Desgaitasuna eta/edo garapenean nahasmenduak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko, hainbat egokitzapen egin dira festetan besteok bezala gozatu eta parte hartu ahal izan dezaten. Izan ere, zenbaiten kasuan, festetako zarata, argiak, aglomerazioak eta abar oztopo izaten dira festez gozatzeko. Ekimen zehatzen arloan, lasaitasun eta deskonexio gunea jarri da, gune inklusibo batzuk moldatuko dira barraketan eta puzgarrien gunean eta horiek kudeatzeko arduradunak jarri dira.

Erreferentziak:


propuesta 4 - Sakanako Herri Eskolak

SAKANAKO HERRI ESKOLAK

Tipologia: Sakanako eskola publikoen sarea.

Sakanako Herri-Eskolak, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Etxarri-Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte-Arakil eta Irurtzungo Eskola Publikoak osatzen duten sarea da eta “Sakana bizi, elkartu eta anitza” dute lelotzat. Beste hainbat ekimenen artean, Sakanako ondarea ikasle eta irakasleei iristarazteko ekimenetan parte hartu dute azken urteetan.


propuesta 5 - Suspertze funtzional eta kognitiboko etxez etxeko zerbitzu geriatrikoak Sakanako eskualdean

SUSPERTZE FUNTZIONAL ETA KOGNITIBOKO ETXEZ ETXEKO ZERBITZU GERIATRIKOAK SAKANAKO ESKUALDEAN

Tipologia: Fundazioa

Beren etxeetan artatuz, hainbat arrazoirengatik gizarteratzeko arazoak dituzten adineko pertsonei eguneroko jarduera normalizatua berreskuratzeko aukera ematen zaie:

Arrazoi horien artean: kalera bakarrik irteteko errezeloak, eskailerak jaisteko edo igotzeko gaitasuna galdu izanagatik etxetik irten ezinik egotea, erortzeko beldurra, garatu beharreko edo harremanak izateko edo garatzeko aukera emango dien jarduerarik ez izateagatik motibaziorik ez izatea, gizarte-harremanak galtzea, narriadura kognitiboa hastea, zain egon ezin diren senideak, enbarazu egin nahi ez dutela dioten adinekoak, etab.

Pertsona horiek ezin zuten Fundazioak eskaintzen zituen zerbitzuetara sartu, eta, beraz, isolamendu, mendekotasun eta abarreko bide batean zeuden, eta zoritxarrez guztiek ezagutzen dute bide horren amaiera. Josefina Arregui Klinika Fundazioan erabaki genuen pertsona horiengana hurbiltzea, haien etxeetara, benetan behar gaituzten lekuetara.

Proiektu hau abian jarri zenetik, 2021aren hasieran, 1250 esku-hartze baino gehiago egin dira eskualdean, bi profesional espezializaturekin (fisioterapia eta terapia okupazionala).

Besteak beste, gizarte-isolamendua, mendekotasuna, instituzionalizazio goiztiarra, autonomia berreskuratzea, pertsonak beren etxeetan mantentzea, berreskurapen funtzionala saihestea lortzen ari da.

Bi lanpostu egonkor sortu ditugu eskualdean.

Informazio gehiago: https://www.josefinaarregui.com/eu/ezagutu-nor-garen/josefina-arregui-klinika-fundazioa/


propuesta 6 - Osasun publikoaren aldeko plataforma

OSASUN PUBLIKOAREN ALDEKO PLATAFORMA

Tipologia: Plataforma soziala

Azken aldian, Osasun Etxeetako egoera salatzeko ekimenak egiten dituzte guztion osasun publikoa defendatuz eta bizi dugun egoera larria salatuz.

Bere lanak, zerbitzu publikoek eskualdeko bizitzan duten garrantzia jartzen du mahaigainean.

Erreferentziak:


propuesta 7 - Haize Berriak Sakanako banda

HAIZE BERRIAK SAKANAKO BANDA

Tipologia: Musika elkartea

Haize Berriak Sakanako Banda, eskualdeko bost musika eskoletan hezitako musikariekin osatutako musika elkartea da.

Bere jarduera bailarako herri eta kontzeju guztietan garatzen da, bertako elkarte ezberdinekin elkarlanean. Bailarako berezko musika folklorikoa eta herrikoia berreskuratu, kontserbatu eta zabaldu egiten du.

Sakana osoko kohesio soziokulturalerako tresna aktiboa izan nahi du.

2022an bandak 25 urte bere ditu jardunean.

Erreferentziak:


propuesta 8 - Triku Trail

TRIKU TRAIL

Tipologia: Mendi laisterketa antolakuntza

Sakana mundura zabaltzeeko. Triku Trail munduari Sakanarako gonbitea. Herritik sortu giñen eta herria ardatz, Sakana bailara erakargarriago bat eraiki asmoz, auzolana oinarritzat hartuz, lasterketen erdigunean Sakana ezagutarazteko.

Nola? Garena eta daukaguna bisitarien esku jarriz. Basoa eta natura. Ondarea eta kultura. Haritzak eta dolmenak.

Garena, daukaguna…

Erreferentziak:


propuesta 9 - Altsasuko mendigoizaleak

ALTSASUKO MENDIGOIZALEAK

Tipologia: Mendizale elkartea

Altsasuko Mendigoizaleak lan handia egiten ari da azken urteotan, batez ere aipagarria izanik 2022an aurrera emandako ekimenak.

Aurten Bargagaingo igoera, Hiru Mendizerrak, Txamantxoiako igoera (Josefina Arregi klinikarekin elkarlanean) eta Altsasuko Azoketako Rallye Fotográficoa antolatu dira.

Ekimen aipagarriena Altsasun ospatutako Euskal Mendizaletasunaren Gala izan da, bertan Euskal Herriko mendi federazio guztien eta EMFren (Euskal Mendi Federazioa) parte-hartzearekin. Ekitaldi honek oiartzun handia izan du eta Sakanako irudia proiektatzeko balio izan, mendizaletasunari eta naturarekiko errespetuan egindako aisialdi eta kirole jarduerari lotuta

Informazio gehiago: https://altsasukomendigoizaleak.blogspot.com/

Erreferentziak:


propuesta 10 - Bakaikuarrok Herri Kooperatiba

BAKAIKUARROK HERRI KOOPERATIBA

Tipologia: Gizarte ekimeneko herri kooperatiba

Bakaikuarrok Gizarte Ekimeneko S.Koop. herri kooperatiba bat da, Bakaikuko herritarrek sortua. Kooperatiba honen helburua biztanleentzako zerbitzu ezberdinak eskeintzea da, herriko bizia dinamizatuz, lanpostuak sortuz eta abar. Zerbitzu hoietan lehena herriko denda martxan jartzea izan da. Izan ere, urtarriletik, herriko dendak itxi zuenean, herrian ez dago dendarik eta hau gabezia haundia da, bereziki jende nagusi eta mugikortasun arazoak dituenentzako. Beraz, kooperatiba sortzearekin batera, talde eragilearen lanari esker, eta Bakaikuko Udalaren laguntzari esker, denda berri bat irekitzea posible izan da, urritik martxan dagoena. Gainera, denda irekitzeak inguruko bi pertsona kontratatzea ekarri du.

Kooperatibak momentuan 140 bazkide inguru ditu, tartean biztanleak, Udala eta herriko bestelako eragileak daudelarik.

Etorkizunean, dendaren aktibitatea egonkortu ahala, bestelako zerbitzuak eta ekimenak martxan jartzeko aukera izango da: energia, zaintzak, edo bestelako beharrei erantzuteko.

Informazio gehiago: https://www.bakaiku.info/es/tienda-preguntas-respuestas/


propuesta 11 - Los del Rayo rock taldea

LOS DEL RAYO ROCK TALDEA

Tipologia: musika taldea

Hasiera hasieratik rock arloan aritu dira, hitzen eta musikaren kalitatea zainduz, maila altuko musikariak baitira. Beraiek konposatzen dituzte beren musika- lanak eta hitzak. Letren aldetik gaztetasunaren indarra beti erakusten dute, personen eta giza taldeen erreibindikazioak plazaratu, eta elkartasuna nahiz bestelako giza sentimenduak oso presente dituzte. Gazte, musikazale eta hard-rock jarratzaileengandik oso hurbileko jarrera izaten dute beti.

Oraindik lanean darraite eta beraien ibilbide luze eta oparoan Altsasuren izena edonora eraman izan dute.

Informazio gehiago: https://www.facebook.com/losdelrayo/


Bilatzailea