Lacunza Kalor, Embutidos Arbizu eta Kalaska enpresei beren eraldaketa digital eta jasangarrian lagundu ondoren, Sakanako Garapen Agentziak bi aholkularitza berri abiatuko ditu 2026ko iraileko bigarren hamabostaldian.
PAUSOKA proiektuaren lehen erakustaldi jardunaldiak pottokaren hazkuntzaren, maneiuaren eta haragiaren balorizazioaren inguruko eragileak eta abeltzainak elkartu zituen Unanun.
Sakanako Garapen Agentziak herritarrei zuzendutako mugikortasun-galdetegia jarri du abian, ICONIC proiektuaren baitan. Helburua Sakanan bizi diren pertsonen eguneroko joan-etorriak eta mugikortasun-ohiturak ezagutzea da.
Sakanako Garapen Agentziak gidatutako eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako ENERKIDE proiektua amaitu da. Proiektuak 165 komunitate eta energia-ekimen identifikatu ditu Euroeskualdean, eta komunitate energetiko berriak sortu eta indartzeko kartografia, metodologia eta optimizazio-tresna garatu ditu.
Kalaska Kooperatibak langile bat kontratatzeko deialdia ireki du, Etxarri Aranazko hiltegian eta zatitze-gelan lan egiteko. Lanaldi partzialeko lanpostua da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea.
Sakanako Garapen Agentziak, Sakanako EBKk eta Arbizuko Udalak lankidetza akordioa sinatu dute, energia komunitatearen garapena bultzatzeko eta Sakanan trantsizio energetiko justu eta komunitarioa sustatzeko.