Sakanako Garapen Agentzia S.L. ko langileen beharrak betetze aldera, entitateak erabaki du hautapen-probak deitzea Proiektu kudeaketa arduradun pertsona bat kontratatzeko, lan-araubideko kontratuarekin .
Informazio gehiagorako:
2016an eskualde mailan egin zen kapitalen azterketa bati esker, Sakanako Garapen Agentziak, osasuna, konkretuki zahartze aktiboa, Sakanaren ezaugarri geografiko eta demografikoengatik arlo estrategikoa zela identifikatu zuen. Hau horrela, gaiarekin erlazioa duten eragileekin lan mahai ugari egin eta Sakanako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateekin indarrak elkartu ondoren, Sakanaren Zahartze Aktiboaren Estrategia, BERTAN, definitu zen. Proiektua hasieratik egon da Nafarroako Gobernuaren partetik babestua, izan ere, S3, Nafarroaren Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin erabat lerrokatzen da.
Azarotik aurrera, DINABIDE Coworking Gunea erabili ahal izango dute bere proiektu profesionala bertan martxan jarri nahi duten erabiltzaile guztiek.
Sakanan enpresen eraldaketa digitala sustatzeko ekimenak erakunde kolaboratzaile berriak biltzen ditu, eraldaketa digitalaren esparruan ekintzailetza eta enpresa-garapena bultzatzeko.
DINABIDE Sakanako Eraldaketa Digitalaren aurkezpena ospatu zen joan zan maiatzaren 2an, birgaitze prozesuan aurkitzen den Irurtzungo Inasa eraikinean. Bertan Nafarroako oso eta Sakanako eragile ekonomiko ezberdinetako gonbidatuak, eskualdeko enpresariak eta herritarrak izan zuten aukera proiektuaren berri izateko.