eu | es

Albisteak

Euroeskualdeak kofinantzatutako ENERKIDE proiektua amaitu da
2026ko uztailaren 3, ostirala

Euroeskualdeak kofinantzatutako ENERKIDE proiektua amaitu da

Sakanako Garapen Agentziak gidatutako eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako ENERKIDE proiektua amaitu da. Proiektuak 165 komunitate eta energia-ekimen identifikatu ditu Euroeskualdean, eta komunitate energetiko berriak sortu eta indartzeko kartografia, metodologia eta optimizazio-tresna garatu ditu.


Kalaska Kooperatibak langile bat bilatzen du
2026ko uztailaren 2, osteguna

Kalaska Kooperatibak langile bat bilatzen du

Kalaska Kooperatibak langile bat kontratatzeko deialdia ireki du, Etxarri Aranazko hiltegian eta zatitze-gelan lan egiteko. Lanaldi partzialeko lanpostua da, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea.


Sakanako EBKren garapena indartzeko lankidetza akordioa sinatu dute
2026ko ekainaren 30, asteartea

Sakanako EBKren garapena indartzeko lankidetza akordioa sinatu dute

Sakanako Garapen Agentziak, Sakanako EBKk eta Arbizuko Udalak lankidetza akordioa sinatu dute, energia komunitatearen garapena bultzatzeko eta Sakanan trantsizio energetiko justu eta komunitarioa sustatzeko.


Sakanako Behatokiak 2025eko memoria eta Industria Biziberritze Plana onartu ditu
2026ko ekainaren 19, ostirala

Sakanako Behatokiak 2025eko memoria eta Industria Biziberritze Plana onartu ditu

Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren bilera egin da, Sakana2027 Plan Estrategikoaren jarraipenaren baitan. Topaketak 2025ean egindako lana partekatzeko, datozen urteetako testuingurua kokatzeko eta eskualdearen erronka nagusien inguruan hausnartzeko balio izan du.


PAUSOKAren 1. erakustaldi jardunaldia egingo da ekainaren 19an Unanun
2026ko ekainaren 11, osteguna

PAUSOKAren 1. erakustaldi jardunaldia egingo da ekainaren 19an Unanun

PAUSOKA proiektuaren 1. erakustaldi jardunaldia ekainaren 19an egingo da Unanun, Pottokaren etorkizuna, maneiu estentsiboa, haragiaren balorizazioa, ikerketa eta landa garapena bertatik bertara ezagutarazteko.


PAUSOKA martxan da, Pottokaren etorkizuna eta lurraldearen bizitasunaproiektua
2026ko ekainaren 2, asteartea

PAUSOKA martxan da, Pottokaren etorkizuna eta lurraldearen bizitasunaproiektua

Pottokaren kontserbazioa, balorizazioa eta landa-garapena uztartzen dituen proiektua da PAUSOKA. 2026 eta 2027 urteetan zehar, arrazaren etorkizuna bermatzeko aukera berriak aztertuko ditu, ekoizpen ekologikoa, ezagutza zientifikoa eta lurraldearen kudeaketa jasangarria oinarri hartuta.

Bilatzailea