Sakana Sariak aldian-aldian aitortuko dio Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo ekonomiko positiboa izan duen erakunde edo ekimen kolektibo bati, irabazi asmoa izan edo ez, eta horretarako ondorengo balioak hartuko dira kontuan:
Sakanan garatu diren ekimen ezagutaraztea eta berauei aitortza publikoa egitea litzateke sarien helburua.
Aurtengo sariek kontuan izan dituzte Sakanari ekarpena egiten dioten proposamenak, eta arreta berezia eskaini zaie, ezinbestean, Pandemia egoera honetan egindako lanari. Hori dela aurten bi proiektu saritzea erabaki da: Sakana Maker eta Sakanako Jostunak. Bi ekimen hauei esker, pandemiaren garairik txarrenean oinarrizko zerbitzuek babeserako ekipamenduak izan dituzte.
Sakana Maker proiektuak auzolanean Covidaren aurkako babes ekipamentuak fabrikatu dituzte, eta Osasungintzan eta Merkataritzan oinarrizko zerbitzuetan aritu direnei eskaini.
Sakanako Jostunak 59 boluntarioz osatutako sarea da, Nafarroako Ospitalearentzat arropak eta beharrezko elementuak josten aritu direnak.