2022ko azaroaren 11, ostirala
Iaz bezala, herritarrek eta eragileek proposatu dituzte aurtengo Sakana Sarietarako hautagaiak. Guztira, hamaika hautagaitza aurkeztu dira, eta, epaimahaikideek ekitaldian azpimarratu dutenez, “gero eta ekimen gehiago eta proiektu sendoagoekin aurkezten dira eta ez da batere erraza izan irabazleak aukeratzea”. Aurten epaimahaiak emandako Sakana saria Bakaikuko BAKAIKUARROK HERRI KOOPERATIBArentzat izan da. Guaixe fundazioko Eneida Carreño eta Bidelagun elkarteko Valen Ormazabal izan dira epaimahairen izenean saria banatu dutenak.
Saria emateko orduan, “landagunetako herritarren beharrei modu berritzaile eta partehartzaile baten bidez erantzuten dien ekimena izatea” baloratu da eta beste hainbat herrietara zabaldu daitekeen eredua izan daitekeela azpeimarratu dute.
Publikoaren Saria
Aurreko edizioan egin bezala, oraingoan ere, sakanako herritarrek hautagaitza guztien artean bozkatzeko aukera izan dute. Aurtengoan, aurreko urteko bozka kopurua bikoiztu eta 1500 bozkatik gora jasota, “Sakanako herri eskolak” izan da ekimenik bozkatuena. Beretzat izan da, sakandarren babesarekin batera, “Dastatu Sakana” produktu sorta.
Bozketa herritarraren emaitzak:
- Sakanako Herri Eskolak .............................................................. 336
- Ziordi Running ............................................................................ 259
- Aiaupenanik Euskera Taldie ........................................................... 245
- Lakuntzako udaleko jai inklusiboak .............................................. 213
- Haize Berriak Sakanako banda ................................................... 103
- Servicios Domiciliarios geriátricos de recuperación (Josefina Arregi).. 100
- Cooperativa comunitaria Bakaikuarrok ............................................. 99
- Los del Rayo ....................................................................................... 69
- Plataforma a favor de la sanidad pública ............................................ 57
- Triku Trail ............................................................................................ 44
- Altsasuko mendigoizaleak .................................................................. 18
Epaimahaikideak
Hauek izan dira III. Sakana Sarien epaimahaia osatu dutenak:
- Sakanako Mankomunitatea: David Oroz (lehendakaria)
- Burunda bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Javier Ollo (Altsasuko alkatea)
- Aranaz bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Silvia Marañon (Etxarri Aranazko alkatea)
- Arakil bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Oihana Olaberria (Arakilgo alkatea)
- Belardi ekoizleen elkartea: Begoña Goikoetxea
- Guaixe fundazioa: Eneida Carreño.
- Sakanako enpresarien elkartea: Javier Artetxe (Kudeatzailea)
- Bidelagun turismo elkartea: Valen Ormazabal
- Sakanako dendari eta ostalarien elkartea: Sergio Goikoetxea