eu | es

2023 urteko ekintzak gauzatzeko garaia

2023 urteko ekintzak gauzatzeko garaia
2023ko apirilaren 20, osteguna

Apirilaren 18an, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan, Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren 2023ko lehen bilera ospatu zen. Bileraren helburua Sakana2027 Plan Estrategikoko lantalde sektorialek eta jarraipen batzordeak 2023rako hobetsitako plangintza azaldu eta behin betiko onarpena ematea zen.

Urteko ekintzen baitan, Nafarroako gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Zuzendaritza Nagusiak sustaturiko Eskualde aktibazio planetara aurkezteko ekintzak eta inbertsio proposamenak ere onartu ziren.

Sakana 2027 plan estrategikoaren gobernantza ereduari jarraiki Sakanako Garapen Agentziaz gain, Cederna-Garalurrek eta Sakanako Enpresen Elkartekoek ere planaren baitan aurrera eramango dituzten ekimenen inguruko azalpenak eman zituzten. Cederna-Garalurretik Komertzio arloko ekintzak azaldu ziren eta Sakanako Enpresen Elkartetik aldiz, berdintasun eta lanbide heziketa arloko lanketen inguruko xehetasunak eman zituzten.

Ikus bilerarako erabilitako aurkezpena

Bilatzailea