eu | es

Albisteak

Elikadura birlokalizatuz: jardunbide egokiak ezagutzera, maiatzaren 20an
2025ko maiatzaren 6, asteartea

Elikadura birlokalizatuz: jardunbide egokiak ezagutzera, maiatzaren 20an

Datorren maiatzaren 20an, Iruñean kokatutako Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jardunaldi berezi bat hartuko du: Elikadura birlokalizatuz. Topaketa honek lehen sektoreko eta tokiko erakundeetako esperientzia arrakastatsuak erakutsiko ditu, elikadura osasungarri eta jasangarri baterako trantsizioan murgilduta dauden ekimenak ezagutzeko aukera eskainiz.


Sunsundegi: berehalako ekintza koordinaturako deia
2025ko apirilaren 10, osteguna

Sunsundegi: berehalako ekintza koordinaturako deia

Sunsundegiren etorkizunari buruzko negoziazioak onbidean izateko aukerak gero eta zailago ditugun honetan, Sakanako garapen sozioekonomikoan parte hartzen dugun eragile guztien erantzun partekatu bat eskatzen du, bai eta orain arteko lan-ildoak eta planteamenduak egokitzea. Sunsudegi bezalako enpresa esanguratsu baten balizko itxierak 341 langileri ez ezik, Sakanako industria- eta ekonomia-sareari kolpe handia emango lioke.


ANELek eta Sakanako Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena berritu dute 2025erako jarduera plan batekin
2025ko martxoaren 3, astelehena

ANELek eta Sakanako Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena berritu dute 2025erako jarduera plan batekin

Zazpigarren urtez jarraian, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkarteak (ANEL) eta Sakanako Garapen Agentziak lankidetza hitzarmena berritu dute, eskualdean Gizarte Ekonomia indartzen jarraitzeko. Akordioa Irurtzungo Dinabideren instalazioetan sinatu zen, Ignacio Ugalde ANELeko presidentea eta Aitor Larraza Sakanako Garapen Agentziako presidentea bertan zirela.


EDIT proiektua aurrera doa
2025ko urtarrilaren 21, asteartea

EDIT proiektua aurrera doa

EDIT sareko taldeak mobilizatzen ari dira Produktu Digitalaren Pasaporteari (PDP) hurrengo Europako araudiari erantzun beharko dioten enpresentzako laguntza kit bat sortzeko.

- Horri esker, Euskadiko, Pirinio Atlantikoetako eta Nafarroako enpresek 2027tik aurrera aurreikusitako araudia bete ahal izango dute –



Bilatzailea