eu | es

Abian da Sakana sarien IV. deialdia

Abian da Sakana sarien IV. deialdia
2023ko urriaren 19, osteguna

Sakana bizi, elkartu eta anitza zerumuga desiragarri bezala hartuta, ondorengo balioen gainean lan egiten duten egitasmo kolektiboak aitortu nahi ditugu.

  • Dinamismoa, moldagarritasuna eta erresilientzia-gaitasuna oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
  • Aniztasunaren sustapena, beti ere aberastasun kolektibo gisa ikusia
  • Elkartasuna eta onura komuna bilatzea komunitatearen beharrak lehenetsiz. Horretarako funtsezko elementuak dira elkarlana, komunitatearen lana (auzolana) eta herri-ondasunak (komunala)

Proposamen guztiak jaso ondoren epaimahaiak Sakana saria aukeratuko du eta herritarren bozka bidez aipamen berezia jasoko duen ekimena aukeratuko da.

Egizu zure ekarpena!

 

Bilatzailea