eu | es

"Ahaztutako Donejakue Bidea Sakanan" Jardunaldia

2025ko abenduaren 12, ostirala

Urteko jardunari amaiera eman asmoz, Sakanako Donejakue Bidearen lagunen taldeak jardunaldi irekia antolatu du Abenduaren 20an Uharte Arakilgo Zamartze monastegian.

Jardunaldi honek azken urteetan Sakanako Donejakue Bidea berreskuratzeko egindako lana plazaratzea du helburu, sakandarrek eskualdea zeharkatzen duen bide honen berri izan dezaten. Gure ondarea eta historia balorean jartzeko aurrera pauso bat emanez.

Jardunaldian Fran Valle de Tarazaga arkeologo adituaren parte-hartzea izango dugu, "Un hospital en el Camino de Santiago" izeneko hitzaldia eskainiko duena. Valle de Tarazagak Donejakue Bidearen historiara eramango gaitu, Zamartzen egindako indusketetan ateratako aztarnen bidez Donejakue Bidean erromesendako ospitaleak izan zuen garrantzia azalduz.

Bolondresen garrantzia Donejakue Bidearen berreskurapenean Jardunaldi honetan, bolondresen lana ere nabarmentzeko aukera izango dugu. Azken urteetan, bolondres talde batek lan handia egin du eskualdean Donejakue Bidearen ondarea berreskuratu eta balioan jartzeko. Euren dedikazioari esker, gure historia bizirik mantentzen da eta Donejakue Bideak berriro lotzen ditu gure lurraldea nazioarteko ibilbide historikoarekin.

Taldea irekia dago kultura, historia edota ondarea maite duen edonork taldearekin bat egiteko. Bakoitzak bere ezagutzatik abiatuta urteko ekintzetan parte hartuz Sakanako Donejakue Bidea ezagutzera ematen jarraitzeko

Informazioa:

  • Data: Abenduaren 20a
  • Ordua: 10:30
  • Lekua: Zamartzeko monastegia, Uharte Arakil

Bilatzailea