eu | es

BERTAN: Sakanako Zahartze Aktiboaren Estrategia

BERTAN: Sakanako Zahartze Aktiboaren Estrategia
2019ko azaroaren 27, asteazkena

2016an eskualde mailan egin zen kapitalen azterketa bati esker, Sakanako Garapen Agentziak, osasuna, konkretuki zahartze aktiboa, Sakanaren ezaugarri geografiko eta demografikoengatik arlo estrategikoa zela identifikatu zuen. Hau horrela, gaiarekin erlazioa duten eragileekin lan mahai ugari egin eta  Sakanako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateekin indarrak elkartu ondoren, Sakanaren Zahartze Aktiboaren Estrategia, BERTAN, definitu zen. Proiektua hasieratik egon da Nafarroako Gobernuaren partetik babestua, izan ere, S3, Nafarroaren Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin erabat lerrokatzen da.

Estrategia honek biltzen dituen lan ildo ezberdinak aurrera eraman ahal izateko, proiektua egokitu eta Poctefa izeneko mugaz gaindiko deialdi europar batean aurkeztu da. Bere helburu nagusia “mugaz gaindiko landa guneetako eskualdeen zahartze aktibo eta osasungarri baterako soluzio berritzaileen diseinu eta inplementazioa, hau da, beharrezko zerbitzuen eskuragarritasuna hobetzea da”.

Aurtengo apirilaren amaieran aurkeztu zen proiektu hau, behin betiko erresoluzioan onartu berri izan da. Proiektu hau, aipatu bezala, mugaz gaindikoa denez, nafar entitateekin batera, Frantziako (Iparraldea) eta Euskadi-ko eragileek ere parte hartzen dute bertan.

Sakana protagonista da parte hartzeari dagokionez, Garapen Agentzia, sozio eta gainera proiektu buru, eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Sakanako hiru Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateen izenean, sozio baitira. Horretaz gain, Arbizuko Udalak, Sasoiak deituriko Irurtzungo Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak eta Nafar Gobernuko Pertsonen Autonomia eta Garapenaren Agentziak, hirurak sozio asoziatu moduan, borobiltzen dute Nafarroaren presentzia.

Kontsortzioa osatzen duten zuzeneko sozioak, Frantziako CIAS, Centre Intercommunal d´Action Sociale Pays Basque, eta Euskadiko Agintzari S.Koop dira. Entitate hauei bestelako sozio asoziatu batzuk ere gehitzen zaizkie ekimenera, esaterako, Eusko Jaurlaritza bera eta baita udalerri batzuk ere.

2020an hasiko den lehen urtean planteatu eta definitzen diren metodologia eta akzioak, lau ekintza pilotuetan konkretatuko dira. Akzio horiek etxebizitza gela, garraio egokitu, etxerako zaintza eta komunitateen arloei erlazionatuak egongo dira. Bigarren urtetik aurrera jarriko dira martxan ekimen horiek, zeinetatik bi, zuzenean Sakanan burutuko dira. Etxebizitza gelena Arbizuko Olatzean kokatu eta garraio egokituaren egitasmoa eskualde osoan emango delarik.

BERTAN proiektua aurrera eramateko aurrekontua, guztira, 761.124 € koa da, eta  29 hilabeteko iraupena izango du. Poctefak eskaintzen duen laguntza ekonomikoa %65ekoa da, baina beste %25eko kofinantzaketa publikoarekin bateragarria da deialdia. Aipatutako gaiekin zerikusia duten Nafarroako Gobernuko hainbat sailekin elkarlanean gabiltza kofinantzazio aukera horiek aztertu eta erabaki bat hartzeko.

Erabateko izaera soziala duen proiektu hau guztiz zeharkakoa da, eta, horregatik, oso garrantzitsua izango da bizi lagun eta auzotarren parte-hartzea egiten diren jarduera guztietan. Horrela, gauzatutako ekintzak pertsonen errealitatera egokituak egongo dira. Proiektu honek muga eta oztopo geografikoak gainditzen ditu; izan ere, BERTAN-en misioa zahartze aktiboa eta osasuntsuaren arloan landa-eremuetarako zerbitzuak inplementatzeko eta hobetzeko metodologia bat sortzea da, etorkizunean Nafarroako eta munduko edozein lekutara estrapolatu ahal izango da.

Bilatzailea