2017an Sakanan Gizarte Ekonomia sustatzeko lehen akordioa sinatu zenetik, elkarlan ibilbide luzea egon da Sakanako Garapen Agentzia eta Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresa (ANEL) elkarteren artean. Ekimen esanguratsuenak, 2019an Olatukoop eta REAS Nafarroarekin batera Nafarroa mailan berritzailea izan zen KoopFabrika ekintzailetza kooperatiborako programa eta Bakaikuarrok eta Kalaska kooperatibei emaniko bidelaguntza lirateke.
Sakana2027 plan estrategikoaren berritzean, Gizarte Ekonomia zeharkako elementu estrategiko izendatu izanik, konpromezu horri erantzun eta gizarte ekonomiaren sustapenean pauso berriak ematea litzateke akordio honen helburu nagusia.
Honen baitan, Sakanan kooperatiba eta lan sozietateek duten presentzia garrantzitsua kontuan izanda gizarte ekonomiaren sustapenean beraien partehartzea bultzatu nahi da, besteak beste ekimen berrien bidelaguntza edo mentoring programaren bitartez.