eu | es

COVID-19 NAFAR GOBERNUKO LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA IZAPIDETZEKO INFORMAZIOA

COVID-19 NAFAR GOBERNUKO LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA IZAPIDETZEKO INFORMAZIOA
2020ko ekainaren 3, asteazkena

Oraingo hontan, Nafarroako Gobernuak kobid-19ko osasun krisiak eragindako eraginari erantzuteko Nafarroako Gobernuak onartu dituen laguntzak izapidetzeko informazioa bidaltzen dizuegu. Laguntza hau Ekainaren 2tik dagoeneko eska daiteke.

Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona autonomoek edo bere izenean jarduten dutenek, ekainaren 2tik aurrera eska dezakete; hori bai, bide elektronikoz soilik web ofizialaren bidez;  http: // www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8548/AYUDAS-COVID-19-AUTONOMOS-NAVARRA ziurtagiri digitala, NAN + PIN edo Cl@ve.rekin

Hurrengo estekan zure eskaerari erantsi behar diozun erantzukizunpeko deklarazioa, lineako prozesua osatzeko laguntza-eskuliburua eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago aurkituko dituzu, baita zure eskaera bidali ondoren egiaztatzeko esteka ere:  http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8548/AYUDAS-COVID-19-AUTONOMOS-NAVARRA

Gainera, hemen klik eginez gero, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikora sartu ahal izango zara eta RETAn izena emanda egotearen ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu, "langileen txostenaren egungo egoera sartuta"

Galdera ohikoen dokumentua ere sortu da, eta bertan eguneratuko da non galdera ohikoenen erantzunak aurki ditzakezun. Dokumentu hau hemen klikatuta sartu dezakezu.

Laguntzaren izapidetzeari buruzko edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektroniko edo telefonoarekin harremanetan jar zaitezke:

eecc.ayudasautonomos.covid19@navarra.es

Telefonoa 848 42 01 02

 

Beste zalantza batzutarako:
trabajoautonomo@navarra.es
Teléfonoa  848 42 77 11

Bilatzailea