eu | es

COVID-19 OHARRA

2020ko martxoaren 13, ostirala

Koronabirusaren prebentzio neurrien inguruan Erakunde publikoek hartutako erabakiekin bat eginez eta erantzukizun sozialeko jarduera gisa, datozen asteetarako aurreikusita genituen ekitaldi publikoak atzeratzea erabaki dugu.

Horrez gain, datozen egunetan telelana egingo dugu eta egun hauetarako eragile ezberdinekin programaturik genituen bilerak mantentzen digutun arren bideokonferentziaz egiten saiatuko gara.

Sakanako Garapen Agentzian gure egitekoari eutsiko diogu, betiko ordutegian eta aipatu kanalen bidez (posta eta mugikorra) arreta ematen jarraituko dugu.

Egoera ulertuko duzulakoan, jaso ezazu agur bero bat.