eu | es

Dinabide irabazi asmorik gabeko elkarte bilakatu da

Dinabide irabazi asmorik gabeko elkarte bilakatu da
2022ko irailaren 13, asteartea

Sakanako enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzea helburu duen Dinabide proiektua orain arte Sakanako Garapen Agentziaren ekimen bat izan da. Sorreratik egindako bidean ekimena eragile eta lurralde gehiagoren partehartzera irekitzeko aukera eta egokitasuna ikusi da eta  2022ko irailaren 9an izandako bilerareren ondoren, irabazi asmorik gabeko elkarte bilakatu da.

Elkartearen sustatzaileak, Sakanako Garapen Agentzia, Irurtzungo udala, Sakanako Enpresen Elkartea eta NODO 4.0 elkartea dira, eta aurrera begira aipatu helburuekin bat egiten duten enpresa eta eragileei irekia dago.

Orain arteko ibilbideari jarraipena emateaz gain, enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzeko ekimen berriak sustatzea izango da elkartearen helburua. Horretarako formakuntza eta ekintzailetzaz gain, enpresen arteko elkarlana eta berrikuntza proiektuak izango dira lan ildo nagusiak.

Bilatzailea