eu | es

DINABIDE proiektuaren aurkezpena.

DINABIDE proiektuaren aurkezpena.
2019ko maiatzaren 2, osteguna

Aitor Larrazak, Irurtzungo alkateak, eman dio ekitaldiari hasiera ongi etorria eman eta bertaratu guztiei esker ona erakutsiaz. DINABIDE, Sakanara eta Irurtzunera mugatzen den proiektua ez den arren, herriak ilusioz beteriko apustua egin duela egun hain garrantzitsua den Eraldaketa Digitalari erantzuna emateko lanketan adierazi du Aitor-ek.

Jarraian, Aintzane Iriberri, Sakana Garapen Agentziako Industria eta Energia arduradunak, DINABIDE proiektuaren xedea, teknologia berriak, formakuntza eta negozio eredu berriak, enpresen eta bertan lan egiten duten pertsonen eskura jartzea dela azaltzen du. “Enpresa bakoitzak, abiapuntuan, bere digitalizazio maila du, beraz eraldaketa digital hori ez da denetan neurri berean eta baliabide berberekin emango, baina enpresa bakoitzak, jakin beharko du bere merkatuan lehiakor izaten jarrai dezan, edota konpetentziaren aurrean indartu daitezen, zein izan beharko duen bere akzio plana kontestu honetan” dio Aintzanek.

Aurkezpenari osotasun bat eman eta gonbidatuak hobeto kokatu ahal izateko, teknologia berri hauetako batzuen aurkezpenak egin dituzte adituek. Beraien artean SAKANA LH IIP zentroko Kanpo Erlazio arduraduna den Patxi Garciak, graduetan sortzen diren proiektuak aurrera eramateko aditibo makina erakutsi eta teknologia hauetan formatzearen garrantzia azpimarratu du, are gehiago Sakanaren kasuan bezala, metalaren eraldatze prozesuak nagusi diren industria baten inguruan kokatzen bagara. Honetaz gain Hirudi 3D-k, aditiboak metalaren sektoretik kanpo izan ditzakeen aplikazio guztien azalpenak gehitu ditu eta Arkikus-ekoek errealitate birtualak izan ditzakeen erabilera anitzen artean, ondarea balioan jartzeko zer nolako tresna izan daitekeen frogatu du.

Amaiera emateko, gonbidatuek bertako produktuekin prestaturiko dastaketatxo batez gozatzeko aukera izan dute, hau horrela, bertaratu askok, transmitituriko ilusio eta elkarlanerako behar eta gogo horrekin erabat ados daudela esateko aprobetxatu dutelarik.

DINABIDE proiektu estrategikoaren aurkezpenera, INASAko bulego eraikinean

Bilatzailea