eu | es

Dinabide Tech Show: enpresentzako teknologia aurreratuak eta berrikuntzaren aldeko apustua

Dinabide Tech Show: enpresentzako teknologia aurreratuak eta berrikuntzaren aldeko apustua
2025ko ekainaren 25, asteazkena

Ekainaren 24an, Dinabide Tech Show ospatu zen Irurtzunen, Dinabide Berrikuntza Gunean. Jardunaldiak tokiko enpresa, erakunde eta profesionalentzako topagune izan nahi izan zuen, industriarako aplikazio teknologiko berritzaileak ezagutzeko eta bertatik bertara esperimentatzeko aukera eskainiz.

Ekitaldian ikusgai egon ziren fabrikazio gehigarri aurreratuko makina berriak, zehaztasun handiko 3D diseinurako tresnak, eta digitalizazio industrialerako baliabideak, besteak beste. Ekipamendu hauek guztiek helburu argi bat dute: eskualdeko enpresei tresna eraginkorrak eskaintzea euren jarduera modernizatzeko, dibertsifikatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.

Dinabide proiektuaren bultzada eta garapena ez lirateke posible izan Nafarroako Gobernuaren, bereziki Eraldaketa Digitaleko eta Industriako departamentuen, baita Nasertic eta Polo IRIS erakundeen laguntza, finantzaketa eta inplikaziorik gabe. Eskerrik beroenak guztiei, lurraldearen digitalizazio industrialaren aldeko apustu estrategikoagatik.

Dinabide Berrikuntza Gunea tresna eraginkorra izan nahi du eskualdeko ETEentzat, baina baita ikaskuntza, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gune ireki bat ere, teknologia eta lurraldearen arteko zubi bihurtuz.

 

Bilatzailea