eu | es

DINABIDEk bere kolaboratzaile-sarea zabaldu du.

DINABIDEk bere kolaboratzaile-sarea zabaldu du.
2019ko uztailaren 1, astelehena

Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN), Nafarroako Garapen Sozietatea (Sodena), Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea (ANEL) eta Cederna-Garalur tokiko ekintza-taldea biltzen dituen hitzarmena sinatu berri du Sakanako Garapen Agentziak, hitzarmenak DINABIDE proiektua ekintzailetza eta enpresa-garapena sustatzeko zerbitzu espezializatuz hornitzea du helburu

Horrekin batera, erakunde sinatzaileek bat egiten dute dagoeneko DINABIDEko kolaboratzaile-sarean dagoeneko partaide diren Nafarroako beste erakunde batzuekin, hala nola Nafarroako Industria Fundazioa (FIN) eta Sakanako Enpresen Elkartea (AES). Aurrera begira, kolaboratzaile sarea zabaldu eta indartzeko asmoa du Sakanako Garapen Agentziak. Kolaboratzaile-sareak enpresen eraldaketa digitala hainbat lan-eremutatik sustatzeko helburua partekatzen duten erakundeak biltzen ditu eta DINABIDE ekosistema irekian parte hartzen duten enpresen eraldaketa digitala sustatzeko baliabideak identifikatu, mobilizatu eta erakartzeko konpromezua hartzen dute.

Hain zuzen ere, gaur sinatutako akordioaren helburua eraldaketa digitalari lotutako enpresa-sorkuntza eta garapen enpresariala sustatzea da. Akordio honen bidez, DINABIDEren teknologia-coworkingean dauden ekintzaileek eta DINABIDE ekosistemako enpresek lehentasunezko sarbidea izango dute laguntza-zerbitzu horietara.

Bestalde, atxikitako erakundeek eta erakunde horiek kudeatutako mintegietan dauden ekimenek, Irurtzungo Erabide industrialdean dauden DINABIDEren instalazio eta ekipamendu teknologikoetarako sarbidea izango dute.

Azkenik, erakunde sinatzaileek DINABIDE proiektuaren eskualdez gaindiko bokazioa eta parte hartzeari irekitako planteamendu izanik, Nafarroako espezializazio adimendunaren estrategian (S3) zehaztutako helburuak gauzatzeari begira duen interesa azpimarratu dure . Horren adierazle moduan, aipatzekoa da Eskualde Aktibazio Planen baitan Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuaren eskutik jaso duen bultzada.

 

Informazio gehiago DINABIDE proiektuaren inguruan

HARREMANETARAKO INFORMAZIOA:

AINTZANE Iriberri Berrostegieta Sakanako Garapen Agentziako Industria eta Energiako arduraduna.

Telefonoa: 674143990                         airiberri@sakanagaratzen.com                        www.sakanagaratzen.com