eu | es

DINABIDEKO AZPIEGITURA BERRIEKIN ERALDAKETA DIGITALARI BULTZADA

DINABIDEKO AZPIEGITURA BERRIEKIN ERALDAKETA DIGITALARI BULTZADA
2024ko irailaren 5, osteguna

Sakanako Mankomunitateak, Dinabide proiektuaren bidez, aurrerapauso garrantzitsua eman du Nafarroako enpresa txiki eta ertainen (ETE) berrikuntza eta digitalizazioaren eraldaketa bultzatzeko. Lurraldeko Planen Aktibazioa egiteko eta gauzatzeko laguntzen C Linea Inbertsio Estrategikoen programaren laguntzarekin, Dinabide espazioaren azpiegituretan hobekuntza garrantzitsuak amaitu dira.

Proiektuaren helburua Dinabideren eragina eskualdean handitzea izan da, ekitaldi gehiago hartzeko gaitasuna areagotuz eta bertako enpresei teknologia berrietara sarbidea erraztuz. Egindako jardueren artean espazio multifuntzional berri bat sortzea eta lantegi teknologikoa egokitzea nabarmentzen dira.

Ekitaldietarako espazio multifuntzional berria

84 m˛-ko espazio bat egokitu da, formakuntzarekin, digitalizazioaren inguruko sentsibilizazioarekin eta enpresen arteko sare-lanarekin lotutako mota askotako ekitaldiak hartzeko. Horrez gain, bi itzulpen-zerbitzu kabina indibidual gaitu dira, baita aireztapen, klimatizazio eta elektrizitate-sistema berriak ere.

Lantegi teknologikoaren egokitzapena

Lantegi teknologikoa ere eguneratu da ekipamendu berria instalatzeko, bertako enpresei teknologia berriak inbertitu aurretik probatzeko aukera emanez, horrela soluzio digitalen eskuratze-gaitasuna indartuz. Hobekuntza honek Dinabide Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Hub-ean, IRISen, erreferente gisa sendotu du, enpresentzako eskaintza erakargarriago eta anitzagoa eskainiz.

Jada martxan dauden hobekuntza hauekin, Dinabide funtsezko zutabe gisa finkatzen da Sakanako eskualdean digitalizazioaren eraldaketa bultzatzeko, eta horrela eskualdeko enpresa eta ekonomia garapenean lagunduz.

 

 

 

Bilatzailea