eu | es

EINA ekonomia soziala indartzeko akordioari atxiki zaio, Sakanan jarduera sustatzeko helburuarekin

EINA ekonomia soziala indartzeko akordioari atxiki zaio, Sakanan jarduera sustatzeko helburuarekin
2026ko urtarrilaren 14, asteazkena

Ekonomia soziala indartzeko eta tokiko enpresen arteko lankidetza bultzatzeko Sakanan martxan jarritako akordioari EINA – Nafarroako Insertzio Enpresen Elkartea – atxiki zaio. Gaur egun, EINAk ez du bazkiderik Sakanan, eta, hain zuzen ere, horregatik, elkartearen asmoa da eskualdeko behar sozial eta ekonomikoak identifikatzea eta insertzio enpresen sorrera eta garapena lurraldean sustatzea.

EINA jarduera ekonomikoa garatzeaz gain, laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonentzako enplegua sortzen duten enpresei laguntzen dien elkartea da. Akordioarekin bat eginda, EINAk bere esperientzia eskainiko du Sakanan horrelako ekimenak bultzatzeko, tokiko administrazio eta eragileekin elkarlanean.

Testuinguru horretan, EINAk garrantzi berezia ematen dio Ekonomia Sozialaren Mahaiak eskaintzen duen lan eta elkarlan markoari. Espazio horrek aukera emango du lurraldeko eragileekin batera beharrak aztertzeko, lehentasunak partekatzeko eta insertzio enpresen bidez eman daitezkeen erantzunak baloratzeko.

EINaren atxikipenarekin, ekonomia sozialaren esparruan lankidetza indartu egiten da Sakanan, inklusioa, tokiko garapena eta lurraldearen beharretatik abiatutako erantzunak ardatz hartuta.

Bilatzailea