eu | es

Elikadura birlokalizatuz: jardunbide egokiak ezagutzera, maiatzaren 20an

Elikadura birlokalizatuz: jardunbide egokiak ezagutzera, maiatzaren 20an
2025ko maiatzaren 6, asteartea

Datorren maiatzaren 20an, Iruñean kokatutako Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jardunaldi berezi bat hartuko du: Elikadura birlokalizatuz. Topaketa honek lehen sektoreko eta tokiko erakundeetako esperientzia arrakastatsuak erakutsiko ditu, elikadura osasungarri eta jasangarri baterako trantsizioan murgilduta dauden ekimenak ezagutzeko aukera eskainiz.

Ekimenean parte hartuko dute Hazialdeko, Kalaska, Ekoalde, Iruñeko EKOmerkatua, Mendialdeako elikadura mahaia, Andia Mankomunitatea, Baztango Udala eta Antsoaingo Udala. Haien ahotsez eta esperientzien bidez, tokiko elikadura-sistemen berrantolaketan aritzen diren eragile ezberdinen ekarpena ezagutuko dugu.

Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Izena emateko epea irekita dago:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf2YKHX420YM-yAGICLirL6iGnaHe_bEQX9_zxxTKByv04Guw/viewform

Bilatzailea