Sakana 2027 plan estrategikoaren energia arloko helburuen artean energia eredu berri bat sustatzearena jasotzen da, eta azken urteko energiaren gorabeherakoak ikusita lehentasunen artean kokatzen da. Helburu hori lortzeko, azken aldian bolo bolo dabilen energia komunitateen figurak duen potentzialaren jakitun, plan estrategikoko energia lantaldeak, Sakana mailan komunitate energetikoak sustatzeko ekimena lehenetsi du 2023ko ekintzen artean (ikus 2023ko ekintza proposamena)
Hori horrela, bi fase izango ditu prozesuak. Lehenik, sentsibilizazio eta informazio faseari ekingo zaio.
Etxarri Aranatz , Irurtzun eta Altsasun antolatutako jardunaldietan, Komunitate energetikoak zer diren eta Sakanan energia berriztagarriak sortu eta kontsumitzeko ze aukera eskainiko liguketeen azalduko da.
Bigarren fasea berriz, interesa izan lezaketen udal, eragile, enpresa eta norbanakorekin, komunitate energetikoa sortzeko prozesua abian jarriko litzateke.
Komunitate energetikoen sustapen ekimena Sakanako Garapen Agentziak, Nasuvinsa eta Goinenerrekin elkarlanean sustatua da.