eu | es

Hodeia ez da existitzen 2x03: Sakananet sare mankomunatua

Hodeia ez da existitzen 2x03: Sakananet sare mankomunatua
2022ko apirilaren 12, asteartea

Hodeia ez da existitzen podcast saioan Sakananet proiektua zer den azaltzen egon ginen, Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo alkatea) eta Maialen Martiarenarekin (Guifinet Fundazioa). Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu, operadore handiek errentagarriak ez zaizkielako baztertutako herri, industrialde eta landa-eremuetara ere iritsiz. Sare honetan finantzazioa, mantentzea eta gobernantza era mankomunatuan egiten da erabiltzaile eta tokiko erakundeen artean

Hodeia ez da existitzen 2x03: Sakananet sare mankomunatua

 

Bilatzailea