Interreg Europe programaren barruan garatzen den proiektuaren bidez, mugikortasun intermodala, inklusiboa eta irisgarria sustatzeko lanean ari gara. Lehen urte honetan, Europako hainbat eskualdetako bazkideekin esperientziak partekatu ditugu, mugikortasun inklusiboaren inguruan lan egin dugu eta tokian tokiko eragileekin elkarlanean aritzeko lehen urratsak eman ditugu.
Sakanan, besteak beste, mugikortasuna eskualde ikuspegitik lantzeko beharra, genero-ikuspegia plangintzan txertatzearen garrantzia eta administrazioen arteko lankidetza indartzeko beharra nabarmendu ditugu.
Argitaratu berri dugun buletinean, lehen urte honetako jarduera nagusiak, eskualdeetako berriak eta datozen hilabeteetako hurrengo urratsak ezagutu daitezke.
Irakurri ICONIC proiektuaren lehen buletina eta ezagutu orain arte egindako bidea:
ICONICeko lehen buletina