Aste honetan ICONIC proiektuaren bigarren topaketan parte hartu dugu, Esloveniako Sinergija eskualdean. Helburu nagusia: Sakanan mugikortasun iraunkorra sustatzeko esperientziak partekatzea eta ikastea.
Sakanako Garapen Agentziatik Karkarcar ekimena aurkeztu dugu, Nafarroan mugikortasun iraunkorra sustatzen duen kooperatiba.
Era berean, proiektuko gainontzeko bazkideengandik entzuteko eta ikasteko aukera izan dugu. Izan ere, Mugikortasun Jasangarriko Planak eratzen eta ezartzen izandako esperientziak partekatu dituzte, baita praktika onak ere.
Ikaskuntza baliotsuak eraman genituen, eta horiek, zalantzarik gabe, baliagarriak izango dira Sakanako Mugikortasun Jasangarriko Planari forma emateko.