eu | es

IndusLANd, industri erabilerako lurzorua dinamizatzeko tresna

2020ko urtarrilaren 15, asteazkena

Zure jarduera ekonomikoa handitu nahi duzu? zure enpresa lekuz aldatu behar duzu?, zure enpresa jarduera non hasi nahi duzun bilatu behar duzu?

IndusLANd tresna erabiliz, hainbat bilaketa espazial egin daitezke, eta lagungarri izan daitezke lurzorua aurkitzeko.

Sakanako industria-lurzorua jabetzan baduzu eta alokairu edo/eta salmentarako eskuragarri agertzea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Garapen Agentziarekin eta informazio hori jaso ahal izango dugu (info@sakanagaratzen.com edo 647 86 42 39).

Industria-lurra bilatzen ari naiz

Tutorial honetan, hainbat irizpideren araberako bilaketak egiteko aukera ematen duen tresna nola erabili azaltzen da.

Sakanan lurzoru industriala daukat

Industria erabilera duen lurzorua baduzu edo erabilera horretara bideratu nahi izango bazenu, eta zoru hori erabilgarri izatea nahi baduzu, Garapen Agentziarekin harremanetan jar zaitezke, informazio hori eskuragarri izan dadin, eta zorua erosteko eta/edo alokatzeko interesa duten pertsonek eta enpresek modu egokian aurkitu ahal izango dute.

Era berean, informazio egokia ez den eta zuzendu nahi duzun ere antzeman dezakezu.

Bilatzailea