eu | es

Jasangarritasun Teknikari bat kontratatzeko deialdia.

Jasangarritasun Teknikari bat kontratatzeko deialdia.
2023ko ekainaren 26, astelehena

Deialdi honen helburua da Jasangarritasun teknikari izateko lanpostu bat, lan araubidekoa, presako prozeduraz betetzea. Lanaldi osoa izanen du, eta bi hilabete eta erdiz arituko da Abuztuaren 1etik  Urriaren 15era, Nafarroa Ezagutu Sareko kide den Aralar espazioan.

Izendatutako pertsonek hilabeteko probaldia pasatu beharko dute, kontratua sinatzen denetik aurrera kontatuta.

Honako hauek izango dira kontratatuaren eginkizunak:

Aipatutako Aralar espazioan dinamizazio jasangarriko lanak egitea, betiere Sakanako Garapen Agentziaren ardurapean. Besteak beste, honako hauek:

  •  Ingurumen-sentsibilizazioko programa bat egin eta gauzatzea ikasleekin.
  •  Ingurumen-sentsibilizazioko jarduerak antolatzea Nafarroa Ezagutu sareko gunean: Aralar.
  •  Bisitarien kontrola: fluxu-zenbaketa puntualak.
  •  Naturguneetako erabiltzaileen informazioa eta haien espazioarekiko ezagutza-maila biltzeko galdetegia egitea.
  •  Aralar espazioan dinamizazio jasangarriko programa bat diseinatu eta gauzatzea, jasangarritasunaren hiru ardatzak kontuan hartuta.
  •  Denboraldi bukaerako jardunaldia antolatzea.

Lanaldia % 100ekoa izango da, eta ordutegia Sakanako Garapen Agentziak ezarriko du, zerbitzuaren beharren arabera.

Kontzeptu guztiengatik egokituko den lansaria, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen hitzarmen kolektiboan C maila edo taldekoentzat ageri den huraxe izango da.

Seigarren oinarrian exijitutako puntuazioaren arabera gainditu duten izangai guztien artean zerrenda bat egingo da, Sakanako Garapen Agentziak kontratazioetarako erabil dezakeena.

Ikusi deialdiaren oinarriak hemen.

2023/07/03 : Onartuen Behin-Betiko zerrenda.

2023/07/17 : Emaitzak (Ebazpena)