eu | es

JOSEFINA ARREGI FUNDAZIOA DA 2023KO SAKANA SARIEN IRABAZLEA

JOSEFINA ARREGI FUNDAZIOA DA 2023KO SAKANA SARIEN IRABAZLEA
2023ko azaroaren 24, ostirala

Iaz bezala, herritarrek eta eragileek proposatu dituzte aurtengo Sakana Sarietarako hautagaiak. Guztira, zortzi haugataitza aurkeztu dira eta, epaimahaikideek ekitaldian azpimarratu dutenez,  “hautagaitza guztiek sarie merezi duten arren, bakarra aukeratu beharrean aurkitzen gara”. Aurten epaimahaiak emandako Sakana saria JOSEFINA ARREGI FUNDAZIOArentzat izan da. Belardi elkarteko Begoņa Goikoetxea eta Dendarien elkarteko Sergio Goikoetxea izan dira epaimahairen izenean saria banatu dutenak.

Saria emateko orduan, “Fundazioaren 30 urteko ibilbidea eta denbora horretan Sakanako adinekoen beharrei erantzuteko borondatea eta erakutsiriko konpromezua” baloratu dira, horren adibide etxez etxeko artatze zerbitzua aipatuz.

     

Herritarren aipamena

 

Aurtengoan ere sakanako herritarrek aurkeztutako 8 hautagaitzen artean aukeratu ahal izan dute. Bozkatzeko orduan berritasun bat ezarri da eta herritar bakoitzak, 2 eta 3 ekimen artean aukeratzeko parada izanik, 1500 herritar baino gehiagoren partehartzearekin, “Ziordia Running” izan da ekimenik bozkatuena. Beretzat izan da, sakandarren babesarekin batera, “Dastatu Sakana” produktu sorta.

     

Bozketa herritarraren emaitza

Ziordia running taldea

1101

Josefina Arregui fundazioa

500

Haize Berriak Sakanako Banda

365

Sakanako Done Jakue bidearen lagunak

316

Pikuxar Elkartea

314

Sakana Harrera Harana

309

Sakanako musika eskolak

307

Zabalarte Mendi Elkartea

287

 

Epaimahaikideak

 

Hauek izan dira IV. Sakana Sarien epaimahaia osatu dutenak:

 

  • Sakanako Mankomunitatea: Aitor Larraza Carrera (lehendakaria)
  • Burunda bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Joseba Jokin Zelaia (Altsasuko zinegotzia)
  • Aranaz bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Oihana Uribetxeberria (Lakuntzako alkatea)
  • Arakil bailarako tokiko erakundeen ordezkaria: Oihana Olaberria (Arakilgo alkatea)
  • Belardi ekoizleen elkartea: Begoņa Goikoetxea
  • Guaixe fundazioa: Eneida Carreņo.
  • Sakanako enpresarien elkartea: Javier Artetxe (Kudeatzailea)
  • Bidelagun turismo elkartea: Valen Ormazabal
  • Sakanako dendari eta ostalarien elkartea: Sergio Goikoetxea

Sakana sariak 2023. Epaimahaiaren saria- Josefina Arregi Fundazio Klinika

Bilatzailea