Kalaska Kooperatibak langile berri bat kontratatzeko deialdia ireki du, Etxarri Aranazko hiltegian eta zatitze-gelan lan egiteko.
Kooperatiba tokiko abeltzain txikiei laguntzeko eta bertako haragiaren salmenta zuzena sustatzeko sortu zen. Bere jardueraren bidez, Kalaskak tokiko elikadura-sistema jasangarriago, bidezkoago eta lurraldeari lotuago baten alde egiten du lan.
Lanpostua
Hiltegian eta zatitze-gelan lan egiteko langile orokor bat bilatzen da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea; motibazioa, konpromisoa eta ikasteko gogoa baloratuko dira. Kalaskak hasierako prestakuntza eskainiko du, baita lanpostuan bertan ikasteko aukera ere.
Eskaintzen da
CVak bidaltzeko
Interesa duten pertsonek CVa bidali dezakete helbide honetara: mataderosakana@gmail.com.