Sakanako industriaren biziberritze planaren baitan, enpresa-erreleboa datozen urteetarako erronka nagusietako bat bezala identifikatu da. Horri erantzuteko aukerak lantzen jarraitzeko, Sakanako Garapen Agentziak Goieki garapen agentziaren esperientzia eta Gipuzkoan garatzen ari diren lankidetza-eredua ezagutzeko aukera izan du.
Sakanak Alemania, Portugal, Polonia, Eslovenia, Bosnia-Herzegovina eta Errumania lurraldeetako ordezkariak hartu ditu irailaren 15etik 17ra. Topaketan mugikortasun iraunkorraren inguruko esperientziak trukatu dira eta Sakanako diagnostikoaren lehen emaitzak aurkeztu dira.
Lacunza Kalor, Embutidos Arbizu eta Kalaska enpresei beren eraldaketa digital eta jasangarrian lagundu ondoren, Sakanako Garapen Agentziak bi aholkularitza berri abiatuko ditu 2026ko urri hasiera honetan.
Sakanako Garapen Agentziatik, pertsona dinamiko eta ordenatu baten bila gabiltza agentzian komunikazio ardurak hartzeko. Talde dinamiko baten parte izanik, komunikazioaren bidez eragin positiboa sortu nahi baduzu... zatoz gurekin!
PAUSOKA proiektuaren lehen erakustaldi jardunaldiak pottokaren hazkuntzaren, maneiuaren eta haragiaren balorizazioaren inguruko eragileak eta abeltzainak elkartu zituen Unanun.
Sakanako Garapen Agentziak herritarrei zuzendutako mugikortasun-galdetegia jarri du abian, ICONIC proiektuaren baitan. Helburua Sakanan bizi diren pertsonen eguneroko joan-etorriak eta mugikortasun-ohiturak ezagutzea da.