eu | es

KM0 tailer praktikoa Arbizun: bertakoa balorean jarriz zure negozioa indartu

KM0 tailer praktikoa Arbizun: bertakoa balorean jarriz zure negozioa indartu
2025ko urriaren 29, asteazkena

Gero eta argiago dugu gure inguruko produktuei merezi duten tokia ematea ezinbestekoa dela, ez soilik kalitateagatik edo jasangarritasunagatik, baizik eta bertako ekoizleei bultzada emateko ere.
Baina askotan ez da erraza hori eguneroko jardunean nola txertatu jakitea.

Horretan laguntzeko, azaroaren 4an Arbizun izango dugu Marc BadalKM0aren inguruko tailer praktiko batean, non zure negozioan bertako produktuak txertatzeko gakoak eta tresnak eskainiko diren.
Saioan, gertuko ekoizpenaren garrantziaz arituko gara eta tokiko produktuen dastaketa egingo da.

  • Data: Azaroak 4
  • Ordutegi aukerak: 14:30–16:30 / 18:00–20:00
  • Tokia: Utzugane, Arbizu
  • Izen-emateak: 672 688 591

Gainera, esperientzia osatzeko, egun batzuk geroago bertako bi ekoizle bisitatzeko aukera egongo da.

Zatoz eta egin zure negozioa jasangarriago, hurbilago eta konpetitiboago.

Bilatzailea