Jarraian, gai honen inguruko informazio garrantzitsuena partekatzen dizuegu:
- Gai honen inguruan, informazioa partekatzeko whatsapp difusio talde bat sortu dugu. Jarraian duzuen estekaren bitartez, bertan parte hartzeko aukera duzue:
https://chat.whatsapp.com/KyYNrMbAOcEL26IcoaNYmS
-Norbanakotik hasi eta auzolanaren bitartez, hainbat ekintza martxan jartzeko asmoa dugu.
- Helburuak: gure energia-kontsumoaz jabetzea eta berau murrizten saiatzea, CO2 isuriak gutxitu eta, azkenik, kontsumitzen dugun energia bertan sortu, bertako entitate eta herritarren baliabideetatik abiatuz.
Norbanakook, zer egin dezakegu?
1) Etxebizitzak zaharberritu edo energetikoki birgaitu. Sakanako mankomunitatean, zaharberritze zerbitzu bat dago. Informazio gehiagorako: http://sakana-mank.eus/orve/etxeen-berritzeak/
2) Plaka fotovoltaikoak: autokontsumoa edo autokontsumo partekatua. Informazio gehiago.
Maila kolektiboan, zer?
Martxan dauden proiektuak:
1) Sakanako ibilbide ziklablea: Sakana zeharkatu eta herriak lotuko dituen ibilbide ziklablea datozen urteetan gauzatuko da. Proiektua definitze prozesuan dago.
2) Sakanan, energia komunitatea sortzeko prozesua. Dagoeneko formakuntza bilera batzuk egin dira, eta irailean sorrera prozesua martxan jarriko dugu. Ekaina amaieran zabalduko dugu datozen hilabeteetako agenda.
Energia komunitatearen bitartez, herritar, udal eta enpresen arteko elkarlanarekin, autokontsumo elektrikoa, termikoa (biomasa, bero sareak, biogas), mugikortasun planak eta mugikortasun partekatua bezalako proiektuak bultzatu nahi dira.
Ongi etorri burujabetzaren bitartez sortu nahi dugun energia trantsizio honetara.