Sakanako Garapen Agentziak, proiektuetako teknikari bat kontratatzeko hautaketa-prozesua jarri du martxan, agroelikaduraren arloan, amatasun-baimenaren ordezkapenerako.
Kontratatuko den pertsona Agentziako talde teknikoan integratuko da, eta Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du agroelikaduraren esparruko proiektuen exekuzioan, jarraipenean eta justifikazioan. Horrez gain, elikadura-sistemei lotutako foroen dinamizazioan parte hartuko du, eragileen arteko elkarlan-dinamikak sustatuko ditu, eta dirulaguntzen bilaketan eta kudeaketan jardungo du, baita proiektuen kudeaketa ekonomikoan ere.
Lanpostuak lanaldi osoa eskaintzen du, B mailan kokatzen da, eta Sakanako garapenarekin eta tokiko sistema agroelikaduraren indartzearekin lotutako proiektu estrategikoetan lan egiteko aukera ematen du.
Interesa duten pertsonek curriculum vitaea helbide honetara bidali beharko dute: info@sakanagaratzen.com
Eskaerak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 5era arte egongo da zabalik.
Hautaketa-prozesuari, faseei eta baremazio-irizpideei buruzko informazio osoa deialdiaren oinarrietan dago jasota:
Lan_deialdia_proiektu_teknikari_ordezkapena.pdf