eu | es

MUGAZ GAINDIKO KOOPERAZIOA SAKANAKO ETA BAIGORRIKO TRAIL ESTAZIOEN ARTEAN

MUGAZ GAINDIKO KOOPERAZIOA SAKANAKO ETA BAIGORRIKO TRAIL ESTAZIOEN ARTEAN
2022ko urriaren 28, ostirala

MUGAZ GAINDIKO KOOPERAZIOA SAKANAKO ETA BAIGORRIKO TRAIL ESTAZIOEN ARTEAN

Azken hilabeteetan Nafarroako Gobernuak sustatutako “Toki-erakundeei eta entitate sozialei dirulaguntzak, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko” dirulaguntza deialdiari esker, Uharte Arakilgo Udalak,  Sakanako eta Baigorriko Trail Estazioen arteko ezagutza eta lankidetza bultzatzeko hainbat ekintza gauzatu ditu.

Antolatutako ekintzetan Uharteko Udalarekin batera, Sakanako Garapen Agentziak eta Sakanako hainbat eragilek parte hartu dute, horien artean, Uharte Arakilgo Kilometro Bertikaleko antolatzaile den Aralar Mendi elkartea, Altsasuko Mendigoizaleak kluba, Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzua, Bidelagun Sakana Turismo elkartea eta Altsasuko CIP FP Sakana II Ikastetxeko Mendi Ikasketetako irakasle zein ikasleen ordezkaritza.

 

Ezagutze bisitak

Urrian zehar bi ezagutze bisita gauzatu dira, lehenengoan, Sakanatik Baigorriko Trail Estazioa ezagutzera joan ziren Uharte Arakilgo Udaleko, Kilometro Bertikaleko antolakuntza taldea, Goitur eta Sakanako Garapen Agentziako ordezkariak. Bertan, lan bilera bat egin zen bi Trail Estazioen sustatzaileak elkar ezagutu, Trail Estazioen kudeaketa nolakoa den jakin eta aurrera begirako lankidetza aukerak identifikatzen hasteko.

Bigarren ezagutze bisitan, Baigorritik Euskal Raid elkarteko eta Udaleko ordezkariak Sakanara etorri ziren, hemengo Trail Estazioko instalazioak ezagutu eta lankidetza aukeretan gehiago sakonduz. 

 

 

 

Trail runningaren inguruko experientziak partekatzeko mahai ingurua

Urriaren amaieran, Sakanako Trail Estazioko harrera gunea kokatzen den Uharte Arakilgo Itxesi gunean, trail runningaren inguruko experientzia eta proiektuak partekatzeko mahai ingurua gauzatu zen.

Bertan, Euskal Herriko Trail Estazioko kide diren Sakana eta Gipuzkoako Trail Estazioen proiektuak aurkeztu ziren, baita Baigorriko Trail Estazioarena ere. Hainbat mendi lasterketa eta mendi martxen inguruko aurkezpenak izan ziren (Kilometro Bertikala, Hiru mendizerrak, T3T Tolosaldeko Hiru tontorrak). Altsasuko CIP FP Sakana ikastetxeko Mendi ikasketetako eredua aurkeztu zen baita ere eta azkenik, Gorbeialdeko trailaren inguruko proiektu ideia.

 

Bilatzailea