eu | es

Mugikortasunaren erronkak mahai gainean

Mugikortasunaren erronkak mahai gainean
2025ko urriaren 24, ostirala

Mugikortasuna gure egunerokoaren parte da, eta eragin zuzena du aldaketa klimatikoan, enpresen lehiakortasunean eta pertsonen ongizatean. Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da nola mugitzen garen aztertzea eta mugitzeko modu jasangarriagoak bilatzea.

Urriaren 23an, udal eta enpresetako ordezkariek lehen topaketa egin zuten mugikortasun jasangarriaren inguruan. Saioa Sakanako Garapen Agentziak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu zuten, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Bilera honetan, Klima Aldaketa eta Energia Trantsizioari buruzko 4/2022 Foru Legea aurkeztu zen. Legeak mugikortasun jasangarria bultzatzeko neurriak ezartzen ditu, bai udalerrientzat, 5.000 biztanletik gorakoek planak egin edo eguneratu beharko dituzte, bai enpresentzat, 200 langiletik gorako lantokiak edo industrialde handiak plan propioa garatzera behartuta daude.

Bileran parte hartu zuten Sakanako enpresarien elkarteak, eskualdeko udalek, enpresa ordezkariek, Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuko bi sailek: Klima Aldaketa eta Energia Trantsizioa, eta Garraio eta Mugikortasuna.

Halaber, eskualde mailako planak egiteko aukera dago, eta horretarako dirulaguntzak aurreikusten dira, hala nola:

  • Planes de Movilidad Urbana Sostenible (PMUS) udalentzat, 2026an, %85eko finantzaketarekin.

Bileran nabarmendu zen mugikortasuna, oro har, herrien artekoa dela, lanerako edo industriarako joan-etorriei lotuta, eta erronka horri aurre egiteko elkarlana eta ikuspegi bateratua ezinbestekoak direla.

Testuinguru horretan, ICONIC proiektu europarra aurkeztu zen, Interreg Europe programak kofinantzatua. Proiektu honek lau urteko iraupena izango du (2025–2029) eta helburu du eskualde mailako mugikortasun plana lantzea, diagnostiko parte-hartzaile baten eta esperientzia europarren truke baten bidez.

Informazio gehiago: https://www.sakanagaratzen.com/eu/iconic

Bilatzailea