eu | es

PAUSOKAren 1. erakustaldi jardunaldia egingo da ekainaren 19an Unanun

PAUSOKAren 1. erakustaldi jardunaldia egingo da ekainaren 19an Unanun
2026ko ekainaren 11, osteguna

PAUSOKA proiektuaren 1. erakustaldi jardunaldia ekainaren 19an egingo da Unanun, 10:30etik 12:00etara. Bertaratutakoak Beriaingo pistako parkinean elkartuko gara, eta handik abiatuko da jardunaldia.

PAUSOKAk Pottokaren etorkizuna eta gure lurraldearen bizitasuna bermatzeko lan egiten du. Horretarako, hainbat lan ildo uztartzen ditu: ikerketa, maneiu estentsiboa, haragiaren balorizazioa eta landa garapena. Jardunaldiaren bidez, proiektua bertatik bertara ezagutarazi nahi da, Pottokaren inguruan garatzen ari den lanketa modu praktikoan aurkeztuz.

Egitaraua 10:30ean hasiko da, proiektuaren aurkezpenarekin. Ondoren, 11:00etan, Pottoken maneiu ezberdinen erakustaldia egingo da. 11:30ean, PAUSOKA eta Kalaskaren arteko lanketa aurkeztuko da, eta jardunaldia 12:00etan amaituko da, Pottoka haragiaren dastaketarekin.

Jardunaldia Sakanako Garapen Agentziak, Pottoka Lagun Elkarteak eta Kalaskak antolatu dute, Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren finantzaketarekin.

Bilatzailea