Ekainaren 19an PAUSOKA proiektuaren lehen erakustaldi jardunaldia egin zen Unanun. Ekimenak harrera ona izan zuen, eta 30 lagun baino gehiago hurbildu ziren pottokaren hazkuntzaren eta proiektuaren baitan egiten ari den lana bertatik bertara ezagutzera.
Jardunaldian Pottoka Lagun Elkarteko, INTIAko, EHNEko, CEINeko eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek parte hartu zuten, baita hainbat abeltzainek ere.
Proiektuaren aurkezpenaren ondoren, parte-hartzaileek pottokak hazteko erabiltzen diren maneiu-sistema ezberdinak ezagutu zituzten. Sistema bakoitzaren ezaugarriak eta haien arteko desberdintasunak modu praktikoan azaldu ziren. PAUSOKAren eta Kalaskaren arteko lanketa ere aurkeztu zen, pottoka-haragiaren balorizazioari begira.
Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratutakoek pottoka-haragiz egindako hanburgesak dastatu zituzten. Dastaketak harrera bikaina izan zuen, eta parte-hartzaileak oso gustura agertu ziren esperientziarekin.
Lehen erakustaldi jardunaldi honek agerian utzi ditu pottokaren inguruan dagoen interesa eta PAUSOKA proiektuak sektorean zein gizartean izan duen harrera ona.




