eu | es

Produktuaren Pasaporte Digitalari buruzko lehen azterketa-foroa egin da

Produktuaren Pasaporte Digitalari buruzko lehen azterketa-foroa egin da
2024ko ekainaren 26, asteazkena

Joan den ekainaren 12an Irunen EDIT proiektuaren baitan lehen azterketa-foroa izan zen. Sustainneko Carlos Leonek eta Belharra Numériqueko Pantxika Ospitalek parte hartu zuten eta proiektuko bazkideak ere bertan egon ziren. Foro iraunkorra da, sei hilean behin egingo dena, Europako araudiak Itun Berdearen, trantsizio bikoitzaren eta Produktuaren Pasaporte Digitalaren (PDP) arloan dituen inplikazioen azterketan sakontzen joateko.

Jarduera hau EDIT proiektuaren barruan sartzen da (POCTEFA 2021-2027). Proiektu horren helburua enpresei PDP ezartzeko tresnak eta laguntza ematea da.

Argazkia: foroa antolatzeko bazkideek izandako bilera (Dinabide, Irurtzun, 2024/05/16).

Bilatzailea