Proiektu Europarren Kudeaketaren Arduradun pertsona bat kontratatzeko deialdia
2023ko otsailaren 17, ostirala
Lan-Kontratuaren baldintzen laburpena :
Araubide juridikoa. A mailako kontratua %8ko osagarriarekin.
Probaldia: 5 hilabete.
Iraupena: Mugagabea
Eginkizunak eta ardurak: Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako jarduerak garatzea, horien artean, besteak beste ondorengoak:
Maila askotariko Ikerketa eta Garapenaren inguruko programa, ekimen eta dirulaguntzen inguruko informazioa jasotzea, aztertzea eta zabaltzea.
Proiektu estrategikoak identifikatu, sustatu kudeatu eta justifikatu, Europa mailakoak batez ere.
Europa mailako eragileekin harremanak sustatu
Europa, Estatu eta Nafarroa mailako deialdietara aurkezteko proiektuen identifikazioa, aurkezteko konsortzioen sorrera eta deialdira aurkezteko lanen koordinazioa
Bazkideen arteko elkarlana dinamizatu eta gauzatzea zihurtatu: konsortzio bilerak eta barne komunikazioa.
Lanen gauzatze fisiko eta finantzieroa irudikatzeko txostenak egin eta aurkeztu.
Proiektuaren baitako lanak planifikatu, jarraipena egin eta ebaluatu.
Proiektuaren ezarpenean, Sakanako Garapen Agentziako lantalde teknikoaren koordinazioa eta proiektuak Sakanako eskualdean izango duen gauzatze teknikoa zihurtatu.
Proiektuaren justifikazio tekniko-ekonomikoa zuzendu eta gauzatu.
Enpresen arteko elkarlana sustatzea arlo askotan (berrikuntza, merkaturatzea, nazioartera ateratzea, inter-ekintzailetza…)
Askotariko proiektuak kudeatzea, eskualdea garatu eta enpresen posizionamendu estrategikoa hobetze aldera.
Berrikuntza teknologikoarekin, I+D+T-rekin eta teknologia-transferentziarekin harremana duten beste zerbitzu batzuk.