eu | es

Proiektu Kudeaketa Arduradun pertsona bat kontratatzeko hautapen proba deialdia

Proiektu Kudeaketa Arduradun pertsona bat kontratatzeko hautapen proba deialdia
2019ko azaroaren 28, osteguna

Lan-kontratuaren baldintzen Laburpena

  • Araubide juridikoa. A mailako kontratua.
  • Probaldia:  5 hilabete. 
  • Iraupena: 29 hilabete. Luzatzeko aukera egongo litzateke proposatutako helburuak beteta.  
  • Eginkizunak eta ardurak:  Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako jarduerak garatzea, honako hauek, hain zuzen:
    • Maila askotariko Ikerketa eta Garapenaren inguruko programa, ekimen eta dirulaguntzen inguruko informazioa jasotzea, aztertzea eta zabaltzea.
    • Enpresen arteko elkarlana sustatzea arlo askotan (berrikuntza, merkaturatzea, nazioartera ateratzea, inter-ekintzailetza…)
    • Askotariko proiektuak kudeatzea, eskualdea garatu eta enpresen posizionamendu estrategikoa hobetze aldera.
    • Berrikuntza teknologikoarekin, I+D+T-rekin eta teknologia-transferentziarekin harremana duten beste zerbitzu batzuk.
    • Proiektu estrategikoak identifikatu, sustatu eta kudeatzea, Europa mailakoak batez ere.
      • Europa mailako eragileekin harremanak sustatu
      • Europa, Estatu eta Nafarroa mailako deialdietara aurkezteko proiektuen identifikazioa, aurkezteko konsortzioen sorrera eta deialdira aurkezteko lanen koordinazioa
      • Bazkideen arteko elkarlana dinamizatu eta gauzatzea zihurtatu: konsortzio bilerak eta barne komunikazioa.
      • Lanen gauzatze fisiko eta finantzieroa irudikatzeko txostenak egin eta aurkeztu.
      • Proiektuaren baitako lanak planifikatu, jarraipena egin eta ebaluatu.
      • Sakanako Garapen Agentziako lantalde teknikoaren koordinazioa eta proiektuak Sakanako eskualdean izango duen gauzatze teknikoa zihurtatu.

 

  • Helburuak: Europa mailako proiektu bat lortzea kontratu epearen barruan.
  • Lanaldia:  Osoa.
  • Urteko ordainsari gordina:  28.173,34€

BALDINTZAK

ESKAERA ORRIA